Itxi

6. etapa

Greipel nagusitu da esprintean

Erredakzioa

Alemaniarrak erosotasunez irabazi du esprinta, Kristoffen eta Dumoulinen aurretik. Nibalik lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Andre Greipelek (Lotto) irabazi du Frantziako Tourraren seigarren etapa (194 kilometro, Arras eta Reims artean). Alemaniarra erosotasunez nagusitu da esprintean, eta Vincenzo Nibalik (Astana) lidergoari eutsi dio.

Michal Kwiatkowskik erasora jo du helmugarako kilometro baten faltan, esprinta saihestu nahian, baina esprinterren taldeek berehala harrapatu dute eta Greipelentzat izan da garaipena azkenean. Marcel Kittel ez da bere laugarren garaipena lortzeko gai izan.

Xabier Zandiok proba utzi behar izan du, eroriko baten ondorioz. Pineau (IAM), Leezer (Belkin), Mate (Cofidis) eta Gerard (Bretagne) txirrindulariek osatu dute jardunaldiko ihesaldia baina ezin izan dute etapa borobildu.

6. etapa:

1. GREIPEL André LOTTO-BELISOL 04h 11' 39''
2. KRISTOFF Alexander TEAM KATUSHA 04h 11' 39'' + 00' 00''
3. DUMOULIN Samuel AG2R LA MONDIALE 04h 11' 39'' + 00' 00''
4. RENSHAW Mark OMEGA PHARMA-QUICK STEP 04h 11' 39'' + 00' 00''
5. SAGAN Peter CANNONDALE 04h 11' 39'' + 00' 00''
6. FEILLU Romain BRETAGNE-SECHE ENVIRONNE 04h 11' 39'' + 00' 00''
7. VEELERS Tom TEAM GIANT-SHIMANO 04h 11' 39'' + 00' 00''
8. COQUARD Bryan TEAM EUROPCAR 04h 11' 39'' + 00' 00''
9. VANMARCKE Sep BELKIN PRO CYCLING 04h 11' 39'' + 00' 00''
10. CHAVANEL Sylvain IAM CYCLING 04h 11' 39'' + 00' 00''

Sailkapen nagusia:

1. NIBALI Vincenzo ASTANA PRO TEAM 24h 38' 25''
2. FUGLSANG Jakob ASTANA PRO TEAM 24h 38' 27'' + 00' 02''
3. SAGAN Peter CANNONDALE 24h 39' 09'' + 00' 44''
4. KWIATKOWSKI Michal OMEGA-QUICK STEP 24h 39' 15'' + 00' 50''
5. CANCELLARA Fabian TREK FACTORY RACING 24h 39' 42'' + 01' 17''
6. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL 24h 40' 10'' + 01' 45''
7. GALLOPIN Tony LOTTO-BELISOL 24h 40' 10'' + 01' 45''
8. PORTE Richie TEAM SKY 24h 40' 19'' + 01' 54''
9. TALANSKY Andrew GARMIN - SHARP 24h 40' 30'' + 02' 05''
10. VALVERDE Alejandro MOVISTAR TEAM 24h 40' 36'' + 02' 11''

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)