Adierazpenak
Contador: 'Kostata iritsiko naiz Vueltara'
Erredakzioa
"Medikuek ebakuntza egitea erabakitzen badute, ahalik eta azkarren egin nahi dut", adierazi du txirrindulari espainiarrak.
Alberto Contador txirrindularia Madrilen da dagoeneko. Astelehenean, Frantziako Tourreko 10. etapan, eroriko batean berna-hezurra hautsi zuen eta proba utzi behar izan zuen.
"Oleg Tinkoffek bere hegazkin pribatua utzi dit eta, egia esanda, hegaldia asko erraztu dit. Orain lesioan daukat jarrita arreta osoa. Une zailak dira, Tourra ondo prestatzeko lan handia egin baitut", adierazi du espainiarrak.
"Medikuek ebakuntza egitea erabakitzen badute, ahalik eta azkarren egin nahi dut. Kostata iritsiko naiz Espainiako Itzulira, baina hori izango da nire helburua", gaineratu du.