15. etapa
Kristoffek eraman du garaipena, iheslarien kalterako
Erredakzioa
Tropelak ihesaldiko Elminger eta Bauer txirrindulariak harrapatu ditu, helmuga zapaltzear zeudela.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alexander Kristoff norvegiarrak esprintean eraman du Frantziako Tourrreko hamabosgarren etapa, Tallard eta Nimes artekoa. Katushako txirrindulariaren bigarren garaipena da aurten. Bigarren Heinrich Haussler helmugaratu da, eta hirugarren, Peter Sagan.
Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik.
Gaurko jardunaldiak bi protagonista izan ditu, Jack Bauer (Garmin) eta Martin Elmiger (IAM) txirrindulariak. Eguneko lehen kilometroetan jo dute erasoa, eta etapako azken metroetan harrapatu ditu tropelak, kolpe gogorra bi gizonentzat.
Astelehenean atseden eguna dago Tourrean.
15. etapako sailkapena
.1. Alexander Kristoff (NOR-Katusha) 4:56:43
.2. Heinrich Haussler (AUS-IAM) d.b
.3. Peter Sagan (SVK-Cannondale) d.b
4. André Greipel (GER-Lotto Belisol) d.b
.5. Mark Renshaw (AUS-Omega Pharma) d.b
.6. Bryan Coquard (FRA-Europcar) d.b
.7. Ramunas Navardauskas (LTU-Garmin Sharp) d.b
.8. Romain Feillu (FRA-Bretagne) d.b
.9. Michael Albasini (SWI-Orica GreenEdge) d.b
10. Jack Bauer (NZl-Garmin Sharp) d.b
Sailkapen nagusia
.1. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) 66h 49:37
.2. Alejandro Valverde Belmonte (ESP-Movistar) 04:37
.3. Romain Bardet (FRA-AG2R La Mondiale) 04:50
.4. Thibaut Pinot (FRA-FDJ.fr) 05:06
.5. Tejay Van Garderen (USA-BMC) 05:49
.6. Jean Christophe Péraud (FRA-AG2R La Mondiale) 06:08
.7. Bauke Mollema (NED-Belkin) 08:33
.8. Leopold Konig (CZE-Netapp Endura) 09:32
.9. Laurens Ten Dam (NED-Belkin) 10:01
10. Pierre Rolland (FRA-Europcar) 10:48