SKY
Mikel Nieve: 'Pirinioak leku oso berezia izan dira beti'
Erredakzioa
Nafarra ez dago sasoiko, eta Tourrean etapa bat irabaztea oso zaila dela adierazi du.
SKY taldeko Mikel Nievek garaipen bat lortu nahi du Frantziako Tourrean, eta non eta Pirinioetan, 'oso leku berezia da niretzat, zaleak asko animatuko gaituzte denok'.
Halere, badaki garaipenak garestiak daudela: 'Zaila da oso irabaztea. Ikusi behar da nola errekuperatzen garen atseden egunaren ondoren. Katarroak indarrak kendu dizkigu Richie Porteri eta niri'.
Txirrindulari nafarra 21. tokian da sailkapen nagusian, 23.09ra.