Itxi

17. etapa

Rafal Majkak bere bigarren etapa irabazi du Tourrean

Erredakzioa

Tinkoff-Saxoko txirrindulariak irabazi du Saint-Laryn, eta bere taldearen hirugarren garaipena eskuratu du lasterketan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Rafal Majkak (Tinkoff-Saxo) Pla d'Adeten irabazi, bigarrenez aurtengo Frantziako Tourrean, Pirinioetako bigarren etapan. Poloniarrak Risoulen ere irabazi zuen, hiru egun lehenago. Vincenzo Nibalik (Astana) maillot horia sendotu du, eta Alejandro Valverdek (Movistar) sailkapen orokorreko bigarren postuari eutsi dio.

Faboritoen borrokan, Valverde atzean geratu da Jean-Christope Perauden (Ag2r) eraso batean, Pla d'Adet mendatean (maila berezikoa), eguneko azkena eta gogorrena.

Murtziakoak alboan izan ditu Ion Izagirre eta Jesus Herrada. Ihesaldian ibili dira biak, eta bigarren postuari eusten lagundu diote. Valverdek Pirinioetako azkena eta 54 kilometroko erlojupekoa ditu aurrean, igandean Tourra bukatu baino lehen.

Valverdek 1' 34''-ra du Thibaut Pinot (FDJ), sailkapen orokorreko hirugarrena, eta 1' 42''-ra Peraud, eguneko garailea. Frantziako beteranoak 8 segundora du podiuma.

Peraudek 5 kilometro falta zirenean jo du Pla d'Adeteko lehenengo erasoa, eta Nibalik baino ez dio eutsi. Batera helmugaratu dira biak. Siziliakoak lehenengo postua sendotu du, eta bigarrena podiumera hurbildu da.

8 segundora du Pinot Peraudek. Gazteak erasora jokatu beharko du Hautacamen, erlojupekoan herrikidea baino traketsagoa da eta.

Majka, 24 urtekoa, eguneko ihesaldian sartu da, beste hogei bat txirrindularirekin, eta Giovanni Viscontiren (Movistar) eraso bati erantzunez jorratu du garaipena. Gero, atzean utzi du italiarra. Tinkoff-Saxoren bigarrena da jarraian, atzo Michael Rogersek irabazi baitzuen, eta taldearen hirugarrena aurtengo Tourrean.

17. ETAPAKO SAILKAPENAK

</p>

Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)