18. etapa
Nibalik ez die aurkariei aukerarik uzten
Erredakzioa
Beste behin, Siziliakoak lidergoa sendotu du. Mikel Nieve (Sky) garaipenetik gertu geratu da. Valverde, podiumetik kanpo, Pinot eta Perauden onurarako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Vincenzo Nibalik (Astana) berriz irabazi du Frantziako Tourrean. Italiarra nagusi izan da Hautacameko etapan, Pirinioetako azkenean, sailkapen orokorra erabakita utzita. Alejandro Valverde (Movistar) podiumetik kanpo geratu da, Thibaut Pinot (FJD) eta Jean-Christophe Perauden (Ag2r) onurarako. Rafal Majkak (Tinkoff-Saxo) mendiko maillota mantendu du.
Valverdek ezin izan du onenen erritmoa jarraitu azken igoeran, Hautacamen (maila berezia), eta Pinotek (bigarren 7' 10''-ra) eta Peraudek (hirugarren 7' 23''-ra) aurreratu dute. Murtziakoa laugarren dago, Frantziako beteranoarengandik 2 segundora, Pinoten eraso bati ezin erantzunik eman.
Egunak, baina, beste progatonista bat ere izan du: Mikel Nieve (Sky), Blel Kadrirekin (Ag2r) batera ihesaldian. Hasierakoan Ion Izagirre (Movistar) ere egon da, beste 20 batekin. Nafarrak bakarrik egin ditu kilometro batzuk lasterketa buruan, Kadri atzean utzita, bain Nibalik harrapatu du azkenean.
Larunbateko erlojupekoak erabakiko ditu podiumeko postuak. Valverdekiko 15 segundoko aldearekin hasiko du Pinotek, baina gutxi izan daitezke. Hala ere, Peraud da erlojuaren kontra indartsuena. Bergerac eta Perigueuxen arteko 54 kilometroak guztiz erabakigarriak izango dira.
Lehengo postua, aldiz, Vincenzo Nibalirentzat izango da. Ingalaterra, Vosgosetan, Alpeetan eta Pirinioetan irabazi du. Beraz, erregulartasun gaindiezina erakutsi du lasterketa osoan zehar. Haginkadaka, Frantziako Tourraren lidergoa sendotuz joan da 'Squalo'a.
Italiarrak lau garapen ditu: 2. etapa Sheffielden, 10.a La Planches des Belles Fillesen, 13.a Chamroussen eta 18.a Hautacamen. Chris Hornerrek (Lampre-Merida) bidea ireki dio Siziliakoari, horren eraso bat jarraitu duelako Hautacamen.
Azkenean, bakarrik joan da Nibali, 10 kilometro bakarrik egiteko garaipenera arte.
18. ETAPAKO SAILKAPENAK
</p>