Txirrindularitza
ETB1ek Frantziako Tourra eskainiko du zuzenean
eitb.eus
Uztailaren 4tik 26ra, txirrindularitza probaren 21 etapak ikusgai izango dira Euskal Telebistan.
Aurten ere, Euskal Telebistaren lehen kateak urteko txirrindularitza hitzordu garrantzitsuena eskainiko du zuzenean, Frantziako Tourra. Uztailaren 4tik 26ra bitartean, Frantziako Tourraren 21 etapak ikusgai izango dira ETB1en. Fermin Aramendik egingo du emanaldiaren gaineko kontakizuna, eta Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea adituek lagunduta, lasterketaren eguneroko informazio eta datu guztiak emango ditu zuzenean. ETBko albistegiek ere Tourreko 102. edizioaren gaineko jarraipen zabala eskainiko dute.
Aurtengo Tourrak 3.344 kilometroko ibilbidea izango du, 21 etapatan banatuta. Utrechet hirian, Holandan, hasiko da uztailaren 4ean, 14 kilometroko banakako erlojupekoarekin.
Ondoren, honako ibilbideari aurre egin beharko diote txirrindulariek: bederatzi etapa lau, erdi mendiko hiru etapa, taldeko erlojupeko bat eta goi mendiko zazpi etapa, horien artean, bost etapek helmuga gailurrean izango dute.
Goi mendiko hiru etapa Pirineoetan izango dira: La Pierre Saint-Martin (10ª), Cauterets (11ª) eta Plateau de Beille (12º); beste bat mendate zentralean, Mende (14ª); eta azkeneko hirurak, Alpeetan: Pra Loup (17ª), La Toussuire (19ª) eta Alpe d?Huez (20ª), azken aurreko egunean, Parisen azken jardunaldia osatu aurretik.