Frantziako Tourra
Nibali, Froome, Contador eta Quintana ez dira bakarrik egongo
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Frantziako Tourra irabazteko lau hautagaiek asko pentsatuta osatu dute lasterketan zehar lagun izango duten taldea, txirrindulari indartsuak izango baitituzte ondoan.
Frantziako Tourreko podiumerako aukera gehien dituzten lau txirrindulariek (Vicenzo Nibali italiarra, Chris Froome britainiarra, Alberto Contador espainiarra eta Nairo Quintana kolonbiarra) esperientzia handiko txirrindulariak izango dituzte ondoan lasterketa irabazten laguntzeko.
Nibali jarraipeneko Astana baten alde agertu da. Txapeldun ohiarekin batera, mendian adituak diren Scarponi, Kangert eta Fuglsang izango dira, eta etapa lauetan, Westra, Givko eta Gruzev Boom.
Froomek Sky berritu baten alde egin du. Izan ere, bi txirrindularik bakarrik errepikatuko dute: Richie Portek eta Thomasek.
Giroan bezain bakarrik ez egoten saiatuko da Contador, baina Italian taldekide izan zituen lau txirrindulari daramatza berarekin oraingoan ere: Basso, Kreuziger, Rogers eta Tosatto.
Azkenik, Quintanak Alejandro Valverde izango du bidelagun, iazko edizioan laugarren gelditu zena. Gainera, kolonbiarrak arazorik edukiko balu, Valverde izango litzateke haren ordezkoa.