2. etapa
Cancellara lider jarri da, Greipelek etapa esprintean irabazi ostean
Agentziak | Erredakzioa
Vincenzo Nibali iazko txapeldunak eta Nairo Quintanak minutu eta 27 segundo galdu dute Contadorrekin eta Froomekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
André Greipel alemaniarra gailendu da Frantziako Tourreko bigarren etapan, Peter Sagani eta Fabian Cancellarari esprintean irabazita. Cancellara lider jarri da sailkapen nagusian.
Lotto taldeko esprinter beteranoak zazpigarren garaipena du Tourrean. Mark Cavendish laugarren izan da eta ezin izan du bere 25. garaipena lortu.
Faborito nagusiei dagokienez, Alberto Contador eta Chris Froome lehen taldean sartu dira, eta Vincenzo Nibalik eta Nairo Quintanak, berriz, minutu eta 27 segundos galdu dituzte.
Euskal txirrindularien artean, Gorka Izagirre izan da onena, minutu eta 28 segundora iritsita. Sailkapen nagusian ere Izagirre da lehenengoa, liderrarengantik bi minutu eta 19 segundora.
Combien de mm ? / How many mm? ¿ #TDF2015 pic.twitter.com/SidjRaN2JI
— Le Tour de France (@letour) julio 5, 2015
"356">