Erorikoa seigarren etapan
Tony Martinek lepauztaia hautsi eta Tourra utzi behar izan du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gauzak horrela, Team Sky taldeko Chris Froome da Tourreko lider berria. Britainiarrak 13 segundoko aldea dauka bigarren postuan dagoen Tejay van Garderenekin (BMC Racing).
Tony Martinek ezkerreko lepauztaia hautsi du Frantziako Tourraren seigarren etapan (191,5 kilometro, Abbeville eta Le Havre artean) izandako eroriko baten ondorioz eta proba utzi behar izan du.
Gauzak horrela, Team Sky taldeko Chris Froome da Tourreko lider berria. Britainiarrak 13 segundoko aldea dauka bigarren postuan dagoen Tejay van Garderenekin (BMC Racing).