17. etapa
Geschke nagusitu da Alpeetako lehen saioan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alemaniarra izan da ihesaldiko gizonik indartsuena. Talansky eta Rigoberto Uran bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Castroviejo zortzigarren sartu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Simon Geschkek irabazi du Frantziako Tourraren 17. etapa, Alpeetako aurreneko saioan. Chris Froomek, bestalde, erantzun ona eman die Nairo Quintanaren erasoei, eta Contadorrek erorikoa izan du eta podiumetik urrundu egin da.
Geschke alemaniarra izan da ihesaldiko gizonik indartsuena eta Pra Loupen nagusitu da. Andrew Talansky estatubatuarra bigarren helmugaratu da, 32 segundora, eta Rigoberto Uran hirugarren, 1:01era. Jonathan Castroviejok (Movistar Team) zortzigarren bukatu du.
Van Garderenek gaixo egin ditu etapako lehen kilometroak eta, azkenean, Tourra utzi behar izan du. Gauzak horrela, Alejandro Valverde kokatu da sailkapen nagusiko 3. postuan.
Ostegun honetan hamazortzigarren etapa jokatuko da (186 kilometro, Gap eta Saint Jean de Maurienne artean). Tropelak Glandon gainditu beharko du.
</p>