Kargatzen...
Itxi

1. etapa

Cavendish da lider, lehen etapa esprintean irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zenbait eroriko izan dira Frantziako Tourreko lehen etapan, tartean, Alberto Contadorrena. Madrildarra zaurituta iritsi da helmugara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mark Cavendish Dimension Datako txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa, Normandian, Utah Beachen, eta igandean lasterketako lehen jertse horia jantziko du.

Man irlako txirrindulariak 27. garaipena lortu du Frantziako lasterketan, esprintean Marcel Kitteli irabazita.

Leigh Howard, Jan Barta, Paul Voss, Anthony Delaplace eta Alex Howes izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. Tropelak helmugarako bost kilometrora harrapatu ditu, eta orduan hasi da esprinterren taldeek arteko lehia.

Azken metroetan, Mark Cavendish izan da indartsuena.

Alberto Contadorrek erorikoa izan du helmugarako 80 kilometrora, baina, hala ere, faboritoekin heldu da helmugara 2007ko eta 2009ko Tourretako irabazlea.


"600">"600">

Albisteak (3)

Bideoak (1)