5. etapa
Etapa eta elastiko horia Van Avermaetentzat
Agentziak | Erredakzioa
Romain Sicard izan da protagonista eguneko ihesaldian, baina ezin izan du taldekideen erritmoarekin, BMC taldeko gizona izan da indartsuena. Mikel Landak asko sufritu du gaur.
Frantziako Tourreko 5. etapan heldu da erdi mendiko aurreneko etapa eta txirrindulari askok sufritu dute. Greg van Avermaet (BMC) izan da garaile eta lider berria.
Limoge eta Le Ioran artean 216 kilometro burutu dituzte eta bederatzi gizon osoturiko ihesaldia izan da protagonista: Andriy Grivko (Astana), Rafal Majka (Tinkoff), Cyril Gautier (AG2R-La Mondiale), Greg van Avermaet (BMC), Serge Pauwels (Dimension Data), Bartosz Huzarski (Bora-Argon 18), Thomas De Gendt (Lotto-Soudal), Romain Sicard (Direct Energie) eta Florian Vachon (Fortuneo-Vital Concept).
Etapako azken txanpan hiru gizon geratu dira lasterketaren buruan, Grivko, Van Avermaet eta De Gendt. Atzetik tropelak, Movistar Team buruan, erritmoa bizitu eta aldeak behera egin du nabarmen.
Aurrean Van Avermaetek erasoa jo eta aurrera egin du. BCMko txirrindularia erakustaldia eman du garaipena eskuratuz, eta bide batez elastiko horia jantziz.
Mikel Landak asko sufritu eta ezin izan du tropel nagusiaren erritmoa jarraitu etapa hasieran lan egin eta gero.
</p>
/p>/p>