Kargatzen...
Itxi

12. etapa

De Gendtek irabazi du Mont Ventouxen

eitb.eus

Amaiera ikusgarria Tourrean, Froomek korrikan egin ditu hainbat metro etapako azken txanpan bizikleta galdu eta gero.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frantziako Tourreko 12. etapa 'ikusgarria' suertatu da oso. Thomas de Gendtek erdietsi du garaipena beste 12 lagunekin ihesaldian egon eta gero, baina albistea beste bat izan da.

Mont Ventouxeko aldapetan, azken metroetan, istripua izan dute Portek eta Froomek motorra batekin eta ondorioz SKY taldeko txirrindularia bizikleta gabe gelditu eta korrikan hasi da maldan gora. Beste bat lortu arte hainbat metro egin behar izan ditu.

Chris Froomek elastiko horia mantenduko du, epaileek horrela erabaki baitute. Mollemaren denbora eman diote.

"600">"600">

Albisteak (2)

Bideoak (2)