Itxi

16. etapa

Saganek hirugarren garaipena eskuratu du beste esprint estu batean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kristoffi (Katiuxa) gailendu zaio eslovakiarra Bernan (Suitza). Chris Froomek lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Peter Saganek (Tinkoff) irabazi du Frantziako Tourraren 16. etapa, Moirans-en-Montagne eta Berna artean (109 kilometro), hirugarren garaipena eskuratuz aurtengo edizioan. Chris Froomek (Sky) liderraren maillot horia mantendu du.

Eslovakiarra, erregulartasunaren maillot berdean, Alexander Kristoffi (Katiuxa) nagusitu zaio, Suitzako hiriburuko esprint handian. 'Photo finish'-ak erabaki du, beste behin. Izan ere, Norvegiakoak garaipena ospatu du helmugan, baina milimetroengatik Saganentzat joan da garaipena.

Sailkapen orokorreko lehian dabiltzanentzat egun lasaia izan da, baina hasieratik Etixx-Quick Stepeko bi txirrindulari ihesean ibili dira: Tony Martin eta Julian Alaphilippe. Ihesaldiak ia 6 minutuko aldearekin sartu da Suitzan, baina aldea murriztuz joan da eguneko mendate bakarra (4. maila) heltzen den bitartean.

Fabian Cancellara (Trek) ez da protagonista izan bere jaioterrian, ez ihesaldian sartuta ezta azken kilometroan ustekabea emanda ere. Alaphilippe geratuta, Martinek ia bukaerara arte eutsi du, eta tropelak helmugara 20 kilometro falta zirenean harrapatu du.

16. ETAPAKO SAILKAPENAK

Albisteak (3)

Bideoak (3)