Itxi

Negoziazioak

Frantziako Tourreko etapa bat hartzea negoziatzen ari da Bilboko Udala

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"Lehenengo elkarrizketen ostean, bi aldeak baikor daude", Udaletik esan dutenez.

Quintana eta Froome, aurreko Tourrean. Argazkia: Efe.

Bilbok Frantziako Tourreko etapa bat hartzea negoziatu zuten ostegunean Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Christian Prudhomme lasterketako zuzendariak, Udalak berak jakitera emandakoaren arabera.

Batzarrean, Javier Guillen Espainiako Itzuliko zuzendaria ere izan zen, Vueltako 12. etapa Bilbon amaitu zela aprobetxatuta.

Bilboko Udalaren arabera, bi aldeek, Bilboko Udalak eta Frantziako Tourra (eta Vuelta) antolatzen duen ASO enpresak, "interesa dute" etapa bat Bilbon hasi edo amaitzeko.

"Lehen elkarrizketa hauetan, bi aldeak baikor daude", esan dute Udaletik. Bilboko Udala elkarlanean arituko da Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin Tourreko etapa bat hartzeko aukera gauzatu ahal izateko.

2019an edo 2020an

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, lantaldeak egin dituzte Tourra Bilbora etortzea aztertzeko. Aurretik bi urte dituzte, 2017ko eta 2018ko edizioetako ibilbideak dagoeneko erabakita daudelako.

"Ez dugu esango Tourra Bilbora 2019an iritsiko denik, horretaz ez gaude ziur eta ez dugu batere argi. Baliteke 2019an edo 2020an izatea, baina Tourra ekartzeko lan egingo dugu, eta ziur nago Frantziako Tourra Bilbon izango dugula", azaldu du alkateak.

Albisteak (3)