Itxi

Bosgarren etapa

Frantziako Tourra: Garaipen dotorea lortu du Cavendishek

Erredakzioa

Esprintean Ciolek eta Hagen gainditu ditu Columbiakoak eta sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Ivan Gutierrez, Van de Walle eta El Faresek osatu dute jardunaldiko ihesaldia. Sailkapenak.

Mark Cavendish britainiarrak irabazi du esprintean Frantziako Tourreko bosgarren etapa (187,5 kilometro Epernay eta Montargis artean). Fabian Cancellarak, bestalde, lidergoari eutsi dio. Helmugan Alemaniako Gerald Ciolek (Milram) eta Edvald Boasson Hagen norvegiarra (Sky) gainditu ditu Cavendishek.

Atzo bezala, ihesaldi luzea egon da. Protagonistak Jose Ivan Gutierrez (Caisse D''Epargne), Julien El Fares (Cofidis) eta Jurgen Van de Walle (Quick Step) izan dira.
Helmugara heltzeko bost kilometro falta zirenean aurrera egin du Gutierrezek, baina azkenengo kilometroan tropelak harrapatu du.

Ostiralean seigarren etapa korrituko da, aurtengo Tourreko etaparik luzeena ( 227,5 kilometro). Tropela bat eginda helduko da seguruenik.

5. etapa:
.1. Mark Cavendish (GBR/Team HTC Columbia) 4h30:50
.2. Gerald Ciolek (ALE/Team Milram) d.b.
.3. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) d.b.
.4. Jose Joaquín Rojas Gil (ESP/Caisse d''Epargne) d.b.
.5. Thor Hushovd (NOR/Cervelo Test Team) d.b.
.6. Sebastien Turgot (FRA/Bbox Bouygues Telecom) d.b.
.7. Robbie Mcewen (AUS/Team Katusha) d.b.
.8. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre Farnese Vini) d.b.
.9. Lloyd Mondory (FRA/AG2R La Mondiale) d.b.
10. Tyler Farrar (USA/Garmin Transitions) d.b.

19. Alberto Contador Velasco (ESP/Astana) d.b.
22. Cadel Evans (AUS/BMC Racing Team) d.b.
30. Lance Armstrong (USA/Team Radioshack) d.b.
37. Andy Schleck (LUX/Team Saxo Bank) d.b.




Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (8)