Bederatzigarren etapa
Luis Leon, haserre zuzendariarekin "iritziz aldatu" izanagatik
Erredakzioa
Sanchezen esanetan, lehenbizi sailkapenean aurrean egoteko borrokatzeko agindu diote eta, ondoren, indar handirik geratzen ez zitzaionean, etapa irabazteko borrokan sartzeko agindua jaso du.
Luis Leon Sanchez murtziarra haserre agertu da helmugan bederatzigarren etapa lehiatu ondoren, kirol zuzendariaren autotik jasotako aginduak zirela-eta, bere ustez, ezin duelako "iritziz aldatu" etapan egin beharrekoa erabakitzerako garaian.
Espainiarraren iritziz, lehenbizi sailkapenean aurrean egoteko borrokatzeko agindu diote eta, ondoren, indar handirik geratzen ez zitzaionean, etapa irabazteko borrokan sartzeko agindua jaso du.
"Lehenbizi esan didate helburua denbora ateratzea zela, sailkapen nagusira begira. Gero, tarte lauan, etapa-garaipenean pentsatzeko agindu didate. Iritziz horrela aldatzen denean, zaila da gauzak ondo ateratzea", esan du Caisse D''Epargne taldeko buruak.
Espainiako erlojupeko txapeldunak (zortzigarren da sailkapenean) esan duenez, bigarren agindua jaso ostean, "iheslarien gurpilean jarri naiz" indarrak berreskuratzeko, baina "ia ez zitzaizkidan geratzen", azpimarratu du.