Itxi

Tourra, 13. etapa

Contador: 'Vinokouroven garaipena nik irabazi banu bezala da'

Erredakzioa

"Ostiralean gaizki sentitu nintzen gertatutakoagatik, ez nuen irratirik eta ez nekien Vino aurrean zihoala nik eraso nuenean", esan du.

Alberto Contador, Astanako txirrindulari espainiarra, "hunkituta" azaldu da kazetarien artean bere taldekide Alexander Vinokourovek Reveleko helmugan lortutako garaipenagatik.

"Nik irabazi banu bezala da", ziurtatu du. "Vinokourov dena ematen ari da, bera eta talde osoa, beraz, nik irabazi banu bezala pozten naiz, hunkitzea kostatzen zait, baina gaur hunkituta nago", gaineratu du.

"Atzo gaizki sentitu nintzen gertatutakoagatik, ez nuen irratirik eta ez nekien Vino aurrean zihoala nik eraso nuenean", esan du.

Frantziako Tourra bi aldiz irabazi duenak (2007-2009) biharkoa "lasterketan aldea egiteko eguna" dela onartu du.

"Domaines igoera laburra baina gogorra da. Aldeak handiak izango dira eta nire hankak ondo badabiltza probatu dezaket, nahiz eta agian beste batzuk saiatu beharko liratekeen", esan du amaitzeko.


Albisteak (1)