Tourra, poltsikoan
Contador: 'Oso une latzak izan dira'
Erredakzioa
'Schlesk bi segundora neukala esan didate eta baita bost ateratzen zizkidala ere. Asko sufritu dut eta orain ezin dut adierazi zein pozik nagoen', azaldu du.
Alberto Contador txirrindulari espainiarrak aitortu duenez, gaur jokatu den 51 kilometroko erlojupeko etapan oso gaizki pasatu du Andy Schlecken denbora markak adierazten aritu zaizkienean, sailkapen nagusian bi segundora jarri izan zaiola ere uste izan baitu.
"Oraindik ez dut guztiz onartu. Izan ere, oso une latzak izan dira, bi segundora neukala esan didate eta baita bost ateratzen zizkidala ere. Asko sufritu dut eta orain ezin dut adierazi zein pozik nagoen", azaldu du Contadorrek.
Sailkapen nagusian 39 segundoko errenta du orain Contadorrek Andy Schleckengan. Hortaz, bere Frnatziako Tourrean eskuratu lezakeen hirugarren garaipena erabakita utzi du espainiarrak. Bihar bertan bukatuko da aurtengo Tourra Parisen.