Itxi

104. edizioa

2017ko Tourra aurkeztu dute Dusseldorfen

Erredakzioa

Larunbatean, uztailaren 1ean, hasiko da Frantziako Tourra eta ostegun honetan egin dute aurkezpen ekitaldia. Zortzi euskal txirrindularik hartuko dute parte 104. edizioan.

Sky taldea Tourreko taldeen aurkezpenean. Argazkia: EFE

Larunbatean, uztailaren 1ean, hasiko da 2017ko Frantziako Tourra eta ostegun honetan egin dute aurkezpen ekitaldia Dusseldorfen (Alemania). Tourraren 104. edizioan 22 taldek parte hartuko dute, eta guztira 198 txirrinldulari egongo dira irteeran. Euskal txirrindularitzak 8 ordezkari izango ditu, iaz bezala. Talde eta txirrindulari guztiek ostegun honetan egin dute aurkezpena.

Gogoratu, etapa guztiak zuzenean ikusi ahalko dituzula ETB1en eta eitb.eus-en uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 23ra arte.

Albisteak (3)