1. etapa
Geraint Thomas da liderra, lehen eguneko erlojupekoa irabazita
Agentziak | Erredakzioa
Faboritoen artean, onena Froome izan da. Britainiarrak seigarren egin du. Ion Izagirrek eta Alejandro Valverdek lasterketa utzi dute erorikoen ondorioz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Geraint Thomas britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa, 14 kilometroko erlojuaren kontrakoa, Düsseldorfen hasi eta amaituta.
Galestarrak bere lehen garaipena lortu du Frantziako Tourrean, eta faborito nagusien aurretik. Froomek, Quintanak eta gainontzekoek ez dute arrisku handirik hartu nahi izan, euriak errepidea oso irristakor utzi duelako.
Ion Izagirrek eta Alejandro Valverdek erorikoak izan dituzte eta lasterketa utzi behar izan dute, min hartuta.
Faboritoei dagokienez, Chris Froome izan da onena. Skyko liderrak seigarren egin du etapan. Richie Porteri 36 segundo atera dizkio, 39 Nairo Quintanari, 40 Fabio Aruri eta 42 Alberto Contadorri.