Kargatzen...
Itxi

8. etapa

Calmejane frantziarra garaile, aurten ondo atera den lehen ihesaldian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Garailea beste hamar bat gizonekin ihes egin du helmugarako 17 kilometrora. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Chris Froomek lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lilian Calmejane frantziarra gailendu da Frantziako Tourreko zortzigarren etapan, aurtengo edizioan helmugaraino iritsi den lehen ihesaldian.

Faboritoen taldea bat eginda sartu da 50 segundo geroago, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik: Chris Froomek lider jarraitzen du, Geraint Thomas taldekidearen eta Astanako Fabio Aruren aurretik.

Calmejanek garaipena lortu du bere lehen parte hartzean, iaz Espainiako Itzulian ere etapa bat irabazi duen 24 urteko frantziarrak.

Direct Energie taldeko txirrindulariak beste 10 txirrindularirekin batera ihes egin du helmugarako 17 kilometrora. Iheskideak atzean utzi ditu eta aldeari eutsi egin dio. Helmugan Robert Gesink holandarra izan da bigarren, 37 segundora.

Igandean bederatzigarren etapa jokatuko dute, mendikoa, eta faboritoen arteko lehia ikusteko aproposa.


"YES">

Albisteak (4)

Bideoak (1)