Kargatzen...
Itxi

Ez dio Froomeri lagundu

Landa: 'Etapa lehiatzen ibili naiz eta ez zait atzera begiratzea bururatu'

Erredakzioa

Leer en Castellano

Mikel Landa laugarren izan da 12. etapan. Faboritoen multzotik tiraka ibili da azken igoeran, baina amaierako metroetan Froome atzean utzi du. Nicolas Portal Skyko managerrak azalpenak eskatu dizkio.

Mikel Landa. Argazkia: EiTB

Mikel Landa euskal txirrindularia denen ahotan da Tourraren 12. etaparen ostean. Landa laugarren izan da etapan, emaitza oso ona, baina polemika eragin du azken metroetan Froome atzean uzteagatik.

Landa faboritoen multzotik tiraka ibili da azken igoeran, baina amaierako metroetan Chris Froome bere taldeko liderra atzean geratu da, eta Mikel Landak lagundu ez izanak polemika eragin du. Nicolas Portal Sky taldeko managerrak azalpenak eskatu dizkio Landari etapa amaieran eta eztabaida izan dute. Eztabaida izan eta minutu batzuk geroago bi aldeek urak baretu nahi izan dituzte, baina polemika ezin izan dute ezkutatu.

"Etapa lehiatzen ari nintzen eta ez zait atzera begiratzea bururatu. Etapa lehiatuko banu irabazteko aukerak izango nituzke", esan du Mikel Landak. "Maillot horia galtzea ez da ezbehar handiegia guretzat", gaineratu du euskal txirrindulariak.

Albisteak (1)

Bideoak (2)