Itxi

Adierazpenak

Mikel Landa: 'Hankak indartsu ditut, baina ez dut galoirik'

Erredakzioa

Leer en Castellano

Euskal txirrindularia laugarren izan da 13. etapan eta bosgarren da sailkapen nagusian. Adierazi du ez duela galoirik Tourreko garaipenagatik lehiatzeko.

Mikel Landa, durante la 13ª etapa del Tour. Argazkia: EiTB

Mikel Landa (Sky) laugarren izan da Tourraren 13. etapan eta bosgarren da sailkapen nagusian Fabio Aru (Astana) liderrarengandik minutu bat eta 9 segundora. Alberto Contadorrekin (Trek-Segafredo) batera, protagonista izan da lasterketaren buruan.

"Ni aurretik ibiltzeak Aruri eta Bardeti lan egin arazi die. Froome haien gurpilean joatea nahi genuen, eta ahal bazuen aurkari zuzenak atzean uztea", adierazi du Landak 13. etapa amaitu ostean.

"Amaieran ez dut jakin etapa garaipenaren bila jo ala atzekoei ahalik eta denbora gehien atera. Azkenean ahalik eta denbora gehien ateratzea erabaki dut", gaineratu du arabarrak etaparen balantzea egiterakoan.

"Hankak indartsu ditut, baina ez dut galoi nahikorik Tourra irabaztera joateko. Badakit zein den nire betekizuna. Chris Froomerekin Tourra irabaztera etorri gara. Jakina Tourra irabaztea eta taldeburua izatea gustatuko zitzaidala, baina momentuz ezinezkoa da", esan du Mikel Landak.


Albisteak (3)