Kargatzen...
Itxi

Frantziako Tourra, azken etapa

Froomek laugarrenez irabazi du Tourra, eta Mikel Landa laugarren izan da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Dylan Groenewegen holandarrak irabazi du azken etapa, esprintean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dylan Groenewegen holandarrak irabazi du Eliseo Zelaietako azken esprinta, Frantziako Tourreko 104. edizioko azken etapan. Sailkapen nagusiko garaipena Chris Froomek eraman du, laugarrenez, Rigoberto Uran kolonbiarraren eta Romain Bardet frantziarraren aurretik. Mikel Landa arabarrak laugarren amaitu du, Bardetengandik segundo bakar batera.

24 urteko Groenewegenek bere ibilbideko garaipenik handiena lortu du, Andre Greipel beteranoari gailenduta. Alemaniarra garaipenik gabe itzuliko da etxera, azken sei urteetan lehen aldiz.

Edvald Boasson Hagen norvegiarra izan da hirugarren.

Azken etapa omenaldia izan da Froomentzat, britainiarrak laugarren aldiz irabazi baitu Frantziako Tourra.

Sailkapen nagusiko bigarren postua Rigoberto Uranek lortu du, 2013ko eta 2014ko Giroetan bezala, eta Bardet (bigarren iaz) izan da hirugarren, Mikel Landari segundo bat aterata.


"YES">

Albisteak (4)

Bideoak (1)