Asteartean, aurkezpena
Galtzada-harria, Alpe d'Huez eta Iparraldeko erlojupekoa, gakoak
eitb.eus
Aurkezpen ofiziala asteartean izango da, baina hainbat datu publikoak dira jada. Zuzenean eskainiko da emanaldia.
Asteartean 2018ko Frantziako Tourraren aurkezpena izango da. ç
Bertan, ibilbidearen berri emango da eta bide batez txirrindulari ospetsuak ikusteko aukera izango dugu. Chris Froome egungo txapeldunarekin batera, Jacques Anquetil, Bernard Hinault, Eddy Merckx, Miguel Indurain eta Alberto Contador, egongo dira. Aurten, Nairo Quintana gonbidatu dute ere antolatzaileek.
Ibilbidea
Lehen puntu beroa Choleteko erlojupekoan egongo da, hirugarren egunean 35 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek erlojuaren kontra. Bretainiako Hesian maldan gora izango duten lehen proba garrantzitsua biziko du tropelak.
Galtzada-harria ere protagonista izango da Paris-Roubaix klasikoaren ibilbideko tarteekin.
Uztailaren 16an atseden eguna izango dute Alpeetan sartu baino lehen, bertan Alpe d'Huez mitikoan amaituko da etapa bat, bere 21 bihurguneekin.
Tourreko azken asterako utzi dira Pirinioak. Guztira lau jardunaldi espero dira han eta Iparralde protagonista; Senpere eta Ezpeleta artean 30 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Parisera heldu baino egun bat lehenago.