105. EDIZIOA
Tourrak 2018ko edizioan arituko diren taldeen zerrenda plazaratu du
AGENTZKIAK | ERREDAKZIOA
Antolatzaileek gonbidatuta lasterketan parte hartuko duten taldeetatik hiru frantziarrak izango dira (Cofidis, Direct Energie eta Fortuneo) eta laugarrena belgikarra (Wanty).
Frantziako Tourrak bere 105. edizio beteko du datorren uztailaren 7tik 29ra bitartean, eta egun horietan Frantziako errepideetatik barrena jardungo duten taldeen izenak jakinarazi astelehen honetan. Gonbidatutako taldeei dagokienez, joan zen urteko berak gonbidatuko dituzte antolatzaileek; hau da, Cofidis, Direct Energie eta Fortuneo talde frantziarrak eta Wanty talde belgikarra.
Ohar baten bidez, itzuli horretan arituko diren beste taldeen berri eman du Tourrak; hain zuzen ere, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) World Tourrean lehiatzen diren beste hamazortziak: AG2R (FRA), Astana Pro Team (KAZ), Bahrain-Merida (BHR), BMC Racing (USA), Bora-Hansgrohe (ALE), Cannondale (USA) Dimension Data (SAF), FDJ (FRA), Katusha-Alpecin (SUI), Lotto NL-Jumbo (NLD) Lotto Soudal (BEL), Mitchelton-Scott (AUS), Movistar (ESP), Quick-Step Floors (BEL), Sky (GBR), Sunweb (GER), Trek-Segafredo (USA), UAE Team Emirates (UAE).
Aipatutako hamazortzi talde horiek, gainera, martxoaren 4tik 11ra bitartean Paris-Niza lasterketan izango dira, eta ekainaren 3tik 10era, Dauphiné Libéré criteriumean.
> criteriumean.