Talde ofiziala
Landa eta Erviti, Movistar taldeak Tourrera eramango duen zortzikoan
agentziak | erredakzioa
Movistarrek astelehen honetan eman du jakitera Frantziako Tourreko elastiko horia irabazteko asmoz eramango duen 'zortziko' ofiziala.
Nairo Quintanak, Mikel Landak eta Alejandro Valverdek gidatuko dute Movistar taldeak Frantziako Tourra lehiatzeko eramango duen 'zortziko' ofiziala. Datorren uztailaren 7an, Nourmoutier uhartean, hasiko da lasterketa.
Tourra irabazteko hautagaiak diren aipatu hiru txirrindulari horien alboan honako beste bost hauek parte hartuko dute: Imanol Erviti, Andrey Amador, Daniele Bennati, Jose Joaquin Rojas eta Marc Solerrek.
¿¿¿ The roster you've been waiting for: here's our lineup for the 105th edition of @letour! / El equipo que estabais esperando: ¡estos son los ocho Movistar Team que disputarán el #TDF2018! #RodamosJuntos pic.twitter.com/wnb5sNJols
— Movistar Team (@Movistar_Team) 25 de junio de 2018