Ofiziala
Chris Froomek Tourrean hartuko du parte
Agentziak | Erredakzioa
UCIk ofiziala egin du, ez diote zigorrik jarriko eta ondorioz larunbatean Frantziako Tourreko irteeran izango da SKY taldearekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Chris Froomek 2018ko Frantziako Tourrean hartuko du parte.
UCIk ofiziala egin du eta ez diote zigorrik jarriko Espainiako Itzulian salbutamolagatik emandako positibogatik eta ondorioz larunbatean Frantziako Tourreko irteeran izango da SKY taldearekin.
'Persona non grata' izendatu zuten (2018/07/01)
Frantziako Tourreko antolatzaileek Chris Froomeri betoa jartzea erabaki dute uztailaren 7an hasiko den edizioari begira, britainiarraren dopin auzia guztiz argitu arte, "Le Monde" egunkariak igande honetan argitaratutakoaren arabera. Txirrindularia, gainera, 'persona non grata' izendatu dute.
"Le Monde"k dioenez, Amaury Sport Organisation (ASO) Tourreko jabeak, Sky taldeari idatzi dio Froome Tourrerako zerrendan ez sartzeko.
Froomek Espainiako Itzulian salbutamolagatik emandako positibo kasua argitu arte lehiatzeko moduan dagoen arren, britainiarrak Tourra berriro irabazi eta garaipen hori airean geratzea saihestu nahi du Tourrak.
"Le Monde"ren arabera, Sky taldeak erabakiari errekurtsoa jarri dio Frantziako Batzorde Olinpikoaren arbitraje batzordean eta auzia asteartean eztabaidatuko eta erabakiaren berri asteazkenean emango dute.
Michelle Froomen adierazpenak
Michelle Froome Skyko txirrindulariaren ordezkaria eta emazteak adierazi duenez, bere senarrak Fratziako Tourra korrituko du, antolatzaileek hori egitea saihesten saiatu arren.