8. etapa
Groenewegenen bigarrenez jarraian gailendu da, esprint estu batean
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen nagusian, Van Avermaetek lehen postuan jarraitzen du Geraint Thomas (Sky) britainiarraren eta Tejay van Garderen (BMC) estatubatuarraren aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dylan Groenewegen holandarra bigarrenez jarraian gailendu da Frantziako Tourrean, 8. Etapa esprintean irabazita. Guztira, 181 kilometro egin dituzte txirrindulariek Dreux eta Amiens artean. Greg Van Avermaet belgikarrak, berriz, lider jarraitzen du.
Groenewegen 25 urteko txirrindularia tropeleko oneneo gailendu zaie berriro. André Greipel alemaniarra (Lotto Soudal) eta Fernando Gaviria (Quick Step) menderatu ditu azken metroetan, lau ordu, 23 minutu eta 36 segundoko denborarekin. Greipel eta Gaviria deskalifikatu egin dituzte ondoren Tourreko antolatzaileek esprintean arauz kanpoko mugimenduak egiteagatk.
Sailkapen nagusian, Greg Van Avermaetek lehen postuan jarraitzen du, Geraint Thomasen eta Tejay Van Garderenen aurretik, 7 eta 9 segundoko aldearekin, hurrenez hurren. Faboritoen artean ez da aldaketarik egon, igandeko etaparen zain.
Bederatzigarren etapan 156,5 kilometroko ibilbidea egingo dute, harbidean, Arras eta Roubaix artean.