Itxi

18. ETAPA

Arnaud Demare frantziarra gailendu da Paueko esprintean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurtengo Tourrean lortu duen lehen garaipena izan da gaurkoa, bi aldiz hirugarren helmugaratu eta gero. Sailkapen orokorrean Geraint Thomasek lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arnaud Demare frantziarra (Groupama) nagusitu da Trie-Sur-Baise eta Paue artean lehiatu den Frantziako Tourreko 18. etapan (171 kilometro). Geraint Thomas galestarrak (Sky) arazorik gabe eutsi dio elastiko horiari.

Irabazlearen atzetik Christophe Laporte (Cofidis) eta Alexander Kristoff (UAE Emirates) sartu dira, bigarren eta hirugarren postuetan.

Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan. Geraint Thomas dago buruan, eta haren atzetik daude Tom Dumoulin herbeheretarra (Sunweb) eta Chris Froome britainiarra, 1:59 eta 2:31 atzerapenarekin, hurrenez hurren.

Ostiralari begira, Pirinioetako azken etapa iritsiko da. Larunbatean jokatuko duten erlojupekoaren faltan, Lourdesetik atera eta Larüntzen amaituko den jardunaldia (200,5 km) erabakigarria suerta daiteke sailkapen nagusiaren lehian dabiltzanentzat.

Albisteak (4)

Bideoak (1)