Itxi

Elkarrizketa

Giroa edo Tourra, Froomeren zalantza

Agencias | Redacción

Leer en Castellano

Anquetilek, Hinaultek, Indurainek eta Merckxek 5 Tour irabazi zuten bezala britaniarrak ere du erronka hori.

Chris Froome, elastiko horiarekin

Chris Froome (Sky) txirrindulariak Frantziako lau Tour irabazi ditu jada, 2018an bosgarrena irabazi behar zuela zirudien baina ez zen gai izan Gerain Thomas taldekidea gainditzeko.

Britainiarrak aitortu du Jaques Anquetil, Bernard Hinault, Miguel Indurain eta Eddie Merckx gizonek lortutakoa berdindu nahi duela eta horretarako bosgarren Tour bat irabazi behar duela.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta erronka hori buruan izan, ez du oso argi Italiako Giroan ala Frantziako Tourrean parte hartu. 'Oraindik ez dut erabaki zer egingo dudan datorren denboraldian, Giroa ikusgarria da oso eta Tourra norberaren maila neurtzen duen lasterketa, bosgarren Tourra nahi dudala ez dut iztukatu nahi.  Orain, taldearekin bildu, hitz egin eta erabaki bat hartu behar dugu', adierazi Froomek La Gazzetta dello Sporten.


Albisteak (3)