Uztailaren 6tik 28ra
Direct Energie eta Areea-Samsic, Tourrera gonbidatutako azkenak
Agentziak | Erredakzioa
Guztira 22 talde izango dira Bruselazko irteeran.
Frantziako Direct Energie eta Team Arkea-Samsic taldeek jaso dute Frantziako Tourreko antolatzaileen azken gonbidapenak. 2019ko edizioa uztailaren 6an hasiko da Bruselazen eta 28a amaitu, betiko legez, Parisen.
Beraz, bi talde horiek, Belgikako Wanty-Groupe Gobert eta Cofidis talde frantsesarekin batera, aurtengo gonbidapen txartelak lortu dituzte.
Guztira 22 talde izango dira irteeran:
AG2R La Mondiale, Astana Pro Team, Bahrain-Merida, Bora-Hansgrohe, CCC Team, Cofidis Solutions Crédits, Deceuninck-Quick-Step, Direct Énergie, EF Education First, Groupama-FDJ, Lotto Soudal, Movistar Team, Mitchelton-Scott, Team Arkéa-Samsic, Team Dimension Data, Team Jumbo-Visma, Team Katusha Alpecin, Team Sky -Team INEOS izena hartuko du aurki-, Team Sunweb, Trek-Segafredo, UAE Team Emirates eta Wanty-Groupe Gobert.