Kargatzen...
Itxi

106. edizioa

FABORITO NAGUSIAK

eitb.eus

Leer en Castellano

Nahiz eta lau hautagai nagusi egon Tourra irabazteko, beste hainbat txirrindularik euren aukera izango diuzte Pariseko podiumean egoteko.

2018ko Tourreko podiuma.

Uztailaren 6an hasiko da Frantziako Tourreko 106. edizioa Bruselan. Oraindik askok ez dute parte hartuko dutela baieztatu; halere, urtero legez, gizon onenak espero dira munduko lasterketarik onenean.

Hona hemen hautagai nagusienak Tourra irabazteko:

FABORITO NAGUSIAK

Geraint Thomas | 2018ko Tourreko irabazlea; Froome taldekidea gainditu zuen.

Tom Dumoulin | 2. izan zen iaz Tourrean eta Giroan. Erregulartasun handiko txirrindularia. Belaunean mina du, beraz, horrek eragina izan lezake.

Chris Froome | 3. postuarekin konformatu behar izan zuen. Lau Tour ditu eta bosgarrena nahi du, iaz ez baitzuen irabazi. EZ DU PARTE HARTZEN

Nairo Quintana | 10. izan zen 2018an. Kolonbiarra beti da faborito, hiru podio ditu, baina irabazteko beti urrun geratzen da.

Egan Bernal | 15. iazko Tourrean eta aurtengo Paris-Nizako irabazlea. Gorantz doan txirrindularia da.

PODIUMERAKO HAUTAGAIAK

Richie Porte | Azken Tourrean erorikoa izan zuen sasoian zegoenean. Podiumean egoteko hautagaia izan daiteke.

Enric Mas | 2. izan zen 2018ko Vueltan eta aurten Frantziako lasterketa besterik ez du buruan.

Jakob Fuglsang | Bere bederatzigarren Tourra izango da eta behin bakarrik sartu da Top 10ean, halere, aurten Dauphine irabazi du.

Thibaut Pinot | 2014an 3. izan zen, geroztik ez du Tourrarik amaitu. Eskalatzaile ona eta faboritoekin egoteko mailarekin.

Mikel Landa | 7. tokia lortu zuen iaz eta aurtengo 4. izan da. Quintanaren mesederako lan egin behar badu, zaila izango du podiuma.

Adam Yates | 2016ko Tourrean laugarren egin zuen. Aurten etapa garaipenak ditu Itzulian, Voltan eta Valentzian.

Romain Bardet | 8. pasadan Tourrean. Lehenengo hamarren artean bost bider izan da eta bi podium ditu.

Dan Martin | 6. tokia erdietsi zuen iaz. Bere zazpigarren Tourra izango litzateke, azken hiruretan Top 10ean geratu da.

Steven Kruijswijk | 5. izan zen 2018an. Maila handikoa eta gauza handiak egiteko gai da.

ETORKIZUN HANDIKO GAZTEAK

Pierre Latour | 2 Tour egin ditu.

Martin Guillaume | 2 Tour egin ditu.

David Gaudu | Behin parte hartu du.

Albisteak (2)