106. edizioa
Zazpi mendate eta helmuga maldan gora, Tourreko 6. etapan
eitb.eus
Osteguneko jardunaldian zazpi mendate gainditu beharko dituzte eta helmuga maldan gora La Planche des Belleseko gainean. Faboritoen arteko lehia ikusiko dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2019ko Frantziako Tourra (uztailak 6 -28). 30 mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek, eta horietako seik 2.000 metrotik gora dituzte.
Gaurko 6. etapan jardunaldi gogorra izango dute zazpi mendaterekin, horietako hiru lehen mailakoak izango dira. Helmuga maldan gora izango dute 1. Mailako La Planche des Belleseko gainean, beraz, faboritoen arteko lehen lehia ikusteko egun aproposa.
Gaurko mendateak
1ª Le Markstein km 43
3ª Grand Ballon km 50
2ª Hundsruck km 74
1ª Ballon d'Alsace km 105
3ª Croix km 123
2ª Chevrères km 141
1ª La Planche des Belles Filles km 160, 5 (HELMUGA)
ETAPA | DATA | IBILBIDEA |
KM | MOTA |
6. etapa | Uztailak 11 |
Mulhouse - La Planche des Belles |
157 km | Mendiko etapa |
7. etapa | Uztailak 12 |
Belfort - Chalon-sur-Saone |
230 km | Laua |