Kargatzen...
Itxi

Goi-mailakoak

7 handiak, Tourreko euskal txirrindulariak

@isuskoAB | eitb.eus

Leer en Castellano

Pello Bilbao, Gorka Izagirre, Omar Fraile, Mikel Landa, Imanol Erviti, Jonathan Castroviejo eta Romain Sicard izango dira Bruselako irteeran.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbat honetan, hilaren 6an, martxan jarriko da Frantziako Tourreko 106. edizioa. Aurten, nahiz eta euskal talderik izan ez, zazpi euskal txirrindulari izango dira, goi-mailako zazpi ziklista.

Astana Pro Team taldean hiru arituko dira, Pello Bilbao, Gorka Izagirre eta Omar Fraile. Hirurek Jakob Fuglsangentzat egin beharko dute lan, danimarkarra podiumean egoteko hautagaia baita. Halere, hiru txirrindularien artean baten bat sailkapeneko lehenengo hamarren egoteko aukerak izango ditu eta etaparen bat irabazteko ere.

Movistar Teamen sailkapen nagusian gorago izateko abagune gehien dituen gizona dago, Mikel Landa. Nairo Quintanarekin batera taldeburua izango da eta sailkapenak berak esango du norentzat egin beharko duten lan taldekideek. Horietako bat Imanol Erviti izango da, beti lanerako prest.

Team INEOS (lehen SKY zena) talderik indartsuena omen da eta bertan Jonathan Castroviejo getxoztarra dago. Erlojuaren kontra trebea eta taldeak eta liderrak behar dutenean maila altua ematen duen txirrindularia da.

Eta azkenik Romain Sicard (Total Direct Energi). Baionakoa, urtero legez, nahiz eta izen handiko ziklista izan ez, Tourrean izango da berriro. Talde guztiek gogoko duten txirrindularia da, langile eta beti borrokarako prest.

Eta gogoratu, ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak.



Albisteak (5)

Bideoak (1)