Itxi

Frantziako Tourra, 12. etapa

Pello Bilbao baino zuhurrago ibili da Simon Yates Pirinioetako lehen etapan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bizkaitarra bigarren izan da, Yatesekin eta Mülhberger austriarrarekin jokatutako esprintean. Hirurak eguneko ihesaldi luzean sartu dira eta azken kilometroak bakarrik egin dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Simon Yates britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa, Pello Bilbao gernikarraren eta Gregor Mühlberger austriarraren aurretik.

Hiru iheslariek bakarrik egin dituzte azken kilometroak, etapako zati handi bat 40ko talde batean sartuta eman ostean. Ibilbidean lehen mailako bi mendate igo behar izan dirtuzte, azkena, Bagnères-de-Bigorreko helmugatik 30 kilometrora.

2018ko Espainiako Itzuliko irabazlea Pello Bilbao eta Gregor Mühlberger baino zuhurrago ibili da azken metroetan eta berak eraman du etapa garaipena, iheskideekin esprinta jokatu ostean.

Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik: Julian Alaphilippek lehen postuan jarraitzen du.

Ostiralean Paueko erlojupekoa jokatuko dute, Tour honetako bigarrena, 27 kilometroko ibilbidearekin.


Albisteak (3)

Bideoak (1)