Itxi

16. etapa

Caleb Ewanek Nimesen lortu du bere bigarren garaipena

eitb.eus

Leer en Castellano

Tropelak helmugara heltzeko 2 kilometro bakarrik falta zirela harrapatu du ihesaldia. Jakob Fulgsangek erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frantziako Tourreko bigarren atseden eguna eta gero trantsizio etapa izan da Nimesen. Bertan hasi eta amaitu da gaurko jardunaldia eta bost gizon izan dira protagonista ihesaldian lehen kilometroetan sartu eta gero.

Paul Ourselin (Total Direct Energie), Lukasz Wisniowski (CCC Team), Lars Bak (Dimension Data), Stéphane Rossetto (Cofidis) eta Alexis Gougeard (Ag2r La Mondiale) txirrindulariek hasietatik egin dute aurrera, baina ez dute nahiko aldea lortu, tropelak kontrolpean nahi izan zuen etapa esprintean jokatzeko garaipena eta horrela gertatu da.

Helmugara heltzeko 2 kilometro bakarrik falta zirela harrapatu dituzte bost lagunak. Caleb Ewanek (Lotto Soudal) bere bigarren garaipena lortu du, Elia Viviani (Deceuninck-Quick Step), Dylan Groenewegen (Jumbo-Visma) eta Peter Sagan (Bora) txirrindularien aurrretik.

Jakob Fulgsangek erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du eta Julien Alaphilippek (Deceuninck-Quick Step) lider jarraitzen du.

Bihar, asteazkenean, 17. etapa jokatuko da, 200 kilometro Pont du Gard eta Gap  artean. 3. Mailako mendate bat dago helmugatik 9 kilometrora besterik ez.

Ostegunean, Embrun - Valloire artean 18. etapa jokatuko da eta tropelak Maila Bereziko Izoard eta Galibier mitikoak gainditu beharko ditu. 19. etapa laburra da, 123 kilometro soilik, ibilbidean Maila Bereziko Col de L'Iseran dute eta helmuga 1. Mailako Tignesen egongo da.

SAILKAPENA

Albisteak (5)

Bideoak (3)