Itxi

17. etapa

Garaipena ihesaldiko Trentinek lortu du Gapen

eitb.eus

Leer en Castellano

Gorka Izagirre eta Omar Fraile ihesaldian izan dira ere, baina ezin izan dute garaipenagatik borrokatu. Ormaiztegikoak gertuago izan du eta seigarren izan da helmugan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frantziako Tourreko 17. etapa jokatu da gaur Pont du Gard eta Gap herrien artean. 200 kilometro burutu dituzte txirrindulariek erritmo biziko jardunaldian eta, helmugarako zortzi kilometroren faltan, 3. mailako Col de la Sentinelle gaina izan dute, 5 kilometroko luzerako mendatea %5eko pendizarekin.

Matteo Trentin (Mitchelton-Scott) txirrindulariak erdietsi du garaipena Gapen.

Etapa hasieratik hamaika eraso bizi dira eta laster eratu da ihesaldia. 33 gizonek aurrera egin eta diferentzia handia lortu dute, 20 minutukoa baino gehiagokoa. Ihesaldiko tropeltxoan bi euskal txirrindulari izan dira, Astana taldeko Gorka Izagirre eta Omar Fraile.

Tropelak baimena eman dio ihesaldiari eta euren artean erabaki da etapa garaipena. Azken mendatean aurreko taldea zatitu egin da, hainbat eraso tarteko, eta une hartan Matteo Trentin indartsuena izan denez, Gapera bakarrik heldu eta garaipena eskuratu du; Gorka Izagirre saiatu egin da, baina seigarren postuarekin konformatu behar izan da.

Faboritoen artean ez da aldaketarik egon.

SAILKAPENA

Albisteak (4)

Bideoak (1)