20. etapa
Nibalik irabazi du Alpeetako azkena, eta Bernalek Tourra ziurtatu du
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa hirugarren izan da helmugan Alejandro Valverderen atzetik. Arabarrak seigarren amaituko du sailkapen nagusian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Vincenzo Nibalik irabazi du Frantziako Tourreko 20. etapa. Italiarrak Val Thorensera igora bikaina egin du eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara. Egan Bernalek atzo irabazitako maillot horiari eusti dio eta bera izango da aurtengo edizioko irabazlea, bihar, igandea, Parisen.
Nibalik Frantziako Tourrean lortzen duen seigarren garaipena da, 2014ko edizioa berak eraman zuen. Gaur 59 kilometro bakarrik egin dituzte, antolatzaileek 130 kilometroko ibilbidea eguraldi txarragatik laburtu ostean.
Italiarra hasierako ihesladian sartu da eta helmugan segundo batzuetako aldea atera die favorito nagusien taldeari. Bernal Geraint Thomas taldekide eta iazko irabazlearen eskutik sartu da helmugan. Ineoseko bi txirrindulariak Pariseko podiumaren lehen bi tokietan izango dira, eta Kruijswijk holandarra, hirugarrenean. Alaphilippe podium horretatik kanpo geratu da.
Mikel Landa hirugarren izan da helmugan, Alejandro Valverderen atzetik eta seigarren postuan amaituko du sailkapen nagusian.