Gaur iragarri du
2023ko Tourra Euskal Herritik ateratzeko lanean ari da Urkullu
eitb.eus
Erabakitzeke dago oraindik nondik aterako litzatekeen lasterketa eta etapen diseinua zein izango litzaketeen. 1992. urtean ere Tourreko lehenengo etapa Donostian jokatu zen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Jaurlaritza lanean ari da 2023ko Frantziako Tourraren abiapuntua Euskal Herria izateko.
Iñigo Urkullu lehendakariak horrela iragarri du Gasteizen emandako prentsaurrekoan. Bertan Baionako Jean-Rene Etchegaray alkatearekin agertu da, hainbat gaitan elkarlana bultzatzeko harremanetan baitaude, baita Tourreko etapak Euskal Herriko errepideetatik igarotzeko ideia zehazteko ere.
Urkulluk negoziazioaren 'lehen fase' batean daudela esan du eta Tourreko antolatzaileei Eusko Jaurlaritzaren nahia eta helburua, euskal erakunde guztiak inplikatzea, luzatu zaiela adierazi du. Horrez gain, gaineratu du oraindik erabakitzeke dagoela zein herritik edo hiritik aterako zen lasterketa, baita etapen diseinua ere.