Kargatzen...
Itxi

Aurkezpen ofiziala

Tour menditsua eta gain berriak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Tourmalet, Galibier, Mont Ventoux eta Alpe d'Huez mendi mitikoak ez daude aurtengo ibilbidean. Erdialdeko Mendiguneko Mont Aigoual eta Puy Mary, protagonista berriak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2020ko Frantziako Tourraren aurkezpena egin da gaur Parisen. Bertan izen handiko txirrindulariak izan dira: Christopher Froome, Egan Bernal, Steven Kruijswijk, Thibault Pinot, Caleb Ewan, Julian Alaphilippe, Warren Barguil eta Romain Bardet, besteak beste.

Tourreko ibilbideetan duela gutxi agertu bada ere, oso garrantzitsua bihurtu da La Planche des Belles Filles, eta 2020ko edizioan, gainera, erabakigarria izan daiteke, Parisera heldu baino egun bat lehenago jokatuko baita erlojuaren kontrako igoera gogor hori.

Datorren urteko edizioa beste urte batzuetan baino lehenago hasiko da; izan ere, udan Tokion Olinpiar Jokoak egingo direnez, lehenago bukatu behar da lasterketa. Beraz, ekainaren 27an hasiko da 2020ko Tourra, Nizan, eta uztailaren 19an jokatuko da azken etapa Parisen, Eliseoko Zelaietan.

Etapak

Bederatzi etapa lauak izango dira, hiruk ibilbide gorabeheratsua izango dute, guztira mendiko zortzi jardunaldi antolatu dituzte (horietako lauk maldan gora izango dute helmuga) eta 36 kilometroko erlojuaren kontrako etapa bat azken aurreko egunean.

Pirinioetako eta Alpeetako mendi mitikoek geroz eta protagonismo gutxiago dute Tourrean, hots, aurten ez dira igoko Tourmalet, Galibier, Mont Ventoux eta Alpe d'Huez, bai ordea Erdialdeko Mendiguneko Mont Aigoual eta Puy Mary.

Eta nobedaderik garrantzitsuena La Planche des Belles Filleseko etapa izango da, erlojuaren kontrako eguna, maldan gora, Parisko Eliseoko Zelaietara heldu baino egun bat lehenago. Elastiko horia aurretik erabakita ez balego, hori izango litzateke podiuma erabakitzeko azken aukera.

Albisteak (3)

Bideoak (1)