Hidroklorotiazidarekin
Alexandr Kolobnev, Frantziako Tourretik egotzi dute positiboagatik
Erredakzioa
Era beran, Katusha taldeko txirrindulari errusiarrak talde utzi du kontraanalisiaren zain dagoen bitartean.
Alexandr Kolobnev (Katusha) txirrindulari errusiarra Frantziako&' || 'nbsp;Tourretik egotzi dute uztailaren 6an egindako dopinaren aurkako azterketa batean Hidroklorotiazidarekin positibo eman ondoren.
Lasterkariak astelehenean jaso zuen gernu-analisiaren emaitza eta lau eguneko epea dauka kontraanalisia eskatzeko, UCIk ohar batean esan duenez.
Txirrindularitzaren erakunde gorenak substantzia honek kiroletik behin-behineko kanporatzea ez duela behartzen esan du eta Katushari esan dio "beharrezkoa pausuak eman" dezan Tourrak "bere bidetik" jarrai dezan eta Kolobnevek bere "defentsa prestatu" ahal izateko.
Txirrindulariak bere burua taldetik kanpo jarri du
Era beran, Katusha taldeko txirrindulari errusiarrak talde utzi du kontraanalisiaren zain dagoen bitartean.
Katushak esan du ohar batean, ez dutela komentario gehiagorik egingo eta kontranalisiak positiboa berresten badu, txirrindularia taldetik egotzi eta bere soldataren boskoitza den isuna ordaindu beharko duela.