Kargatzen...
Itxi

Zurrumurruak, errepidean

Froomek INEOSekin jokatuko duela Tourra esan omen die taldekideei

eitb.eus

Leer en Castellano

Anquetil, Merckx, Hinault eta Indurain txirrindulariak bezala bere bosgarren Tourra irabazi nahi du britainiarrak.

Chris Froome

Chris Froome (Nairobi, 35 urte) txirrindulari britainiarrak 2020ko Frantziako Tourra INEOSekin jokatuko duela esan omen die bere taldekideei.

Orain arte lau aldiz irabazi du Tourra eta bere jomuga bosgarren bat irabaztea da ere; modu horretan bost Tour irabazi duten beste txirrindulari handien parean jarri ahal izateko, hots, Jacques Anquetil, Eddy Merckx, Bernard Hinault eta Miguel Indurain gizonen parean.

Dylan van Baarle INEOSeko txirrindularia Diario ADen egindako elkarrizketan Froomek ez duela taldea utziko eta eurekin batera Tourrean izango dela baieztatu du, "noski hitz egin dugula horren inguruan, uneoro albistegietan dago zurrumurru hori eta. Nik dakidala taldean geratuko da eta gure taldearekin jokatu nahi du Tourra. Hori da esan diguna eta suposatzen dut horrela gertatuko dela".



Albisteak (3)