Baja
Kruijswijk 2019ko Tourreko hirugarren sailkatua ere ez da aurtengo edizioan izango
Agentziak | Erredakzioa
Herbeheretarra da jakindako azken baja, asteazkenean Chris Froomena eta Geraint Thomasena iragarri ostean. Kruijswijkek sorbalda hautsi zuen Dauphinen izandako eroriko batean.
Steven Kruijswijk (Jumbo Visma) 2019ko Tourreko hirugarren sailkatua ez da aurtengo edizioan izango Dauphineko erorikoaren ondorioz sorbalda hautsi ostean. Tourra abuztuaren 29an hasiko da, Nizan.
"Zoritxarrez, Dauphinen izandako erorikoaren odorioak uste baino larriagoak izan dira. Pena izugarria ematen dit baina ezin izango dut Frantziako Tourrean parte hartu sorbaldan dudan haustura baten ondorioz", adierazi du Jumbo taldeko eskalatzaileak.
Kruijswijkek errehabilitazioa hasiko du Italiako Giroa helburu duela.