Zazpigarren ekitaldia
Deignan britainiarra nagusitu da Nizan, La Course by Le Tour lasterketan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Marianne Vos, 2019ko irabazlea, ezustean harrapatu du esprinteko azken metroetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Elizabeth Deignan britainiarrak (Trek-Segafredo), asteartean Plouayko Sari Nagusia irabazi zuenak, bereganatu du La Course by Le Tour lasterketako zazpigarren edizioa, 96 kilometroko ibilbidea bete ostean.
Garaipenaren lehian ibili diren 6 txirrindulariko talde batean, Deignan izan da azkarrena, Marianne Vos (CCC-Liv) eta Demi Vollering (Parkhotel Valkenburg) herbeheretarren aurretik.
Aste honetan Europako txapeldun bihurtu den Annemiek van Vleutenek (Mitchelton-SCOTT) ezin izan da garaipenaren lehian sartu azken esprintean, eta bosgarren postuan amaitu du.
Esan legez, sei txirrindularik borrokatu dute garaipenarengatik: Marianne Vos, Annemiek van Vleuten, Elizabeth Deignan, Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo), Katarzyna Niewiadoma (Canyon SRAM) eta Demi Vollering (Parkhotel-Valkenburg).Esprinterako faboritoa Marianne Vos bazen ere, Elizabeth Deignanek ezustean harrapatu du azken metroetan, eta, hartara, lehen aldiz lortu du La Course by Le Tour irabaztea.