Itxi

Erorikoen ondorioz

Philippe Gilbertek eta Rafa Valls Mikel Landaren taldekideak Tourra utzi dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Vallsen egiteko nagusia Mikel Landari laguntzea zen. Lotto-Soudal taldean, Gilbertekin batera, John Degenkolbek ere lasterketa utzi du beste eroriko baten ondorioz.

Philippe Gilbert, Quick Step taldearekin etapa bat irabazten. Argazkia: Efe.

Philippe Gilbert (Lotto-Soudal) txirrindulari belgikarrak Frantziako Tourra utzi du egindako osasun azterketek ezkerreko belaunezurra hautsita duela konfirmatu ostean.  Baharin McLaren taldeko Rafa Vallsek ere lehian ez jarraitzea erabaki du eskuineko izterrezurrean duen hausturagatik.

Tourreko lehen etapa gorabeheratsuak Gilberten itxaropenekin amaitu zuen. Lotto-Soudaleko txirrindulariak lesio bera izan zuen 2018ko edizioan, belaunezur bera hautsi zuelako Portet d’Aspet mendatea jaisterakoan.

Lotto-Soudal taldean ere John Degenkolbek Tourra utzi du. Atzo denboraz kanpo iritsi zen helmugara eroriko gogorra izan eta azken 65 kilometroak bakar-bakarrik eta minez egin ostean.

Bestalde, Mikel Landak ere taldekide bat galdu du Bahrein McLaren taldean. Rafa Vallsek lasterketa utzi behar izan du egindako osasun azterketek eskuineko hankan haustura bat duela konfirmatu ostean. Valls taldekide garrantzitsua zen arabarrarentzat, Tourra irabazteko helburuan.

Albisteak (3)