Itxi

4. etapa

Roglic, nagusi mendate gainean amaitu den lehen etapan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Primoz Roglic (Jumbo - Visma) izan da Tourreko 4. etapako irabazlea. Pogaçar izan da bigarren eta Guillaume Martin, hirugarren. Alaphilippek lidertza mantendu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Primoz Roglicek (Jumbo - Visma) irabazi du Orcieres-Merlette mendatean amaitu den Tourreko laugarren etapa, eta sasoi betean dagoela erakutsi du. Julian Alaphilippek (Deceuninck - Quick Step) lidertzari eutsi dio, etapa bosgarren amaitu ostean.

Eguneko ihesladian sei txirrindulari egon dira: Nils Politt (Israel Start-Up Nation), Alexis Vuillermoz (Ag2r La Mondiale), Krists Neilands (Israel Start-Up Nation), Mathieu Burgaudeau (Total Direct Energie), Tiesj Benoot (Team Sunweb) eta Quentin Pacher (B&B Hotels-Vital Concept). Neilands izan da azken unera arte saiatu de bakarra, baina tropelak harrapatu egin du azken mendatea igotzen hasi orduko.

Tropelak bat eginda ekin dio azken igoerari. Amaierako 7,1 kilometro horietan faboritoen artean erasoak egotea espero zen, baina ez da hala izan. Deceuninck-Quick Step taldeak Alaphilippe lidertza defendatzeko lan egin du, baina Jumbo-Visma izan da lasterketa gogortu duena. Azken metroetan Roglicek erasoa jo du, eta Tadej Pogacarrek (UAE-Team Emirates) erantzun dio. Bi esloveniarren arteko esprintean erabaki da irabazlea, eta hor Roglic izan da nagusi. Guillaume Martin (Cofidis) izan da hirugarren.

Julian Alaphilippek liderraren elastikoarekin jarraituko du, etapa bosgarren amaitu ondoren. Sailkapen nagusian, Alaphilippek 4 segundoko abantaila du Adam Yatesekiko (Mitchelton - Scott) eta 7 segundo ateratzen dizkio Roglici.

Albisteak (3)

Bideoak (1)