12. etapa
Marc Hirschik irabazi du Sarran helmuga izan duen 12. etapa
Erredakzioa
Suitzarra bakarkako lanean bikain ibili da azken kilometroetan eta Frantziako Tourreko 12. etapa aise irabazi du. Sailkapen nagusiko lehen postuetab, ez da aldaketarik izan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Marc Hirschik (Sunweb) irabazi du 2020ko Frantziako Tourreko 12. etapa. Suitzarra bakarkako lanean bikain aritu da azken kilometroetan eta bakarrik helmugaratu da Sarranen. Sailkapen nagusiko lehen postuetan, ez da aldaketarik izan; beraz, Primoz Roglicek (Jumbo - Visma) lidertzan darrai.
Bestalde, Imanol Erviti etapako ihesaldian izan da. Hala ere, 40 kilometroren faltan taldetxotik at geratu da, eta tropelak harrapatu egin du. Momentu horretan gauzatu da Hirschiren erasoa. Junior mailan Munduko eta Europako txapeldun izandakoa azken kilometroetan sortutako ihesalditxoaz baliatu da garaipena lortzeko.
Faborito guztiak batera iritsi dira tropelean, irabazlearengandik 2'30"era. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da alfdaketarik izan. Beraz, Primoz Roglicek lehen postuan jarraitzen du. Atzetik ditu Egan Bernal eta Guillaume Martin, 21 eta 28 segundora hurrenez hurren.
Ostiralean egingo den 13. etapak 191 kilometroko ibilbidea izango du, txirrindulariek 6 mendate gainditu beharko dituzte, eta helmuga Pas de Peyrol mendatean egongo da.